1989ko azaroaren 10ean Bilbon ospatutako bazkideen Ezohizko Batzar Orokorrean adostatu zen Euskal Herriko Surf Federakuntza sortzea. Era honetan Kirol Elkarte eta Federakundeen Erregistroaren barne sartu zen 1990ko martxoaren 28an.
EHSF, istripu estaldura bat baino askoz gehiago!
Federazioa
30 urte baino gehiagoko ibilbidearekin, mundu mailan aurrekaria izan den federazioa da. Euskal Herriko Surf Federazioak Berdintasuna eta Errespetuaren lelopean lan egiten du..
Federatuen abantailak
Federatzea ezinbestekoa da norbere eta besteekiko kirol istripu asegurua edukitzeko, Txapelketetan parte hartzeko, federatuen abantaiaz gozatzeko…
Txapelketak
EHSF-ek sortutako Surf Txapelketen profesionaltasuna estatu mailan eta mundu mailan eredutzat izan da. Kirola eta Kirolarien alde borrokatzen duen pertsonal teknikoaren etengabeko hobekuntzan datza gure lana. Horretarako sortu diren zirkuitu ezberdinak, maila eta disziplina guztien beharrak hasetzen dituzte. Bai gazte, zein open mailako surflari, bodyboarder, zein stand up paddeleko emakume eta gizonezko guztiek.
Euskal Herriko kostalde osoan zehar, haien kirol maila trebatzeko eta hobetzeko aukera dute EHSF-ak antolaturiko txapelketetan.
Teknikarien aleginari ezker, sistema teknologiko berritzaileaz, ekipamendu ezin hobeez eta talde profesional anitz batez ornituriko proiektuak, kalitatezko konpetizio batez gozatzeko aukera ematen die surflariei.
Formakuntza
Euskal Herriko Surf Federazioak surf munduari dagozkion ikasketa eta prestakuntza tekniko berrienak eskaintzen ditu: Surf Irakaskuntza Tituliak, Entrenatzaile Tituluak, Surf Epaile Tituluak ….