KIROL-FEDERAZIOENTZAKO JARRAIBIDEAK: NOLA JARDUN KIROL-ARLOKO INDARKERIAREN, INTOLERANTZIAREN ETA DISKRIMINAZIOAREN AURREAN
HELBURU OROKORRA
Gure gizartean, kirol-arloko indarkeria-fenomenoa fenomeno konplexua da; berez, kirol-arloa gainditzen du, eta behartzen gaitu neurriak hartzera prebentzioa sustatzeko eta eragiteko kirol-arloko jokaera bortitzak, intoleranteak eta diskriminatzaileak kontrolatzeko eta zehatzeko orduan.
Horrezaz aparte, kirol-eremuan, agerikoagoa da gizon-emakumeen arteko desberdintasun estrukturala, eta nabarmenagoak dira kolektibo jakin batzuen kontrako intolerantzia jokabide bortitzak eta intolerantzia. Ildo horretatik, adierazi behar da ezen, sexu-delituen aurrean gizarte-maila guztietan, bereziki kalteberak direla haurrak eta nerabeak eta emakume nagusiak; baita bai kirol-arloan ere.
Aditzera eman behar da Indarkeriaren aurrean Haurrak eta Nerabeak Guztiz Babesteko ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoak ezartzen duela ezen normalean adingabeekin kirol-jarduerak egiten dituzten entitateak behartuta daudela jarduera-protokoloak aplikatzera, monitorizazio-sistema bat ezartzera bermatzeko protokolo horiek betetzen direla, babes-delegatuaren figura izendatzera, eta behar beste neurri hartzera kirolean aritzea eta jarduera fisikoa egitea ez dadin izan diskriminazio-gunea, ezergatik.
Horiek horrela, Euskal Herriko Sur Federazioak jarduketa-jarraibide batzuk onartu ditu, helburu orokortzat dutenak prebenitzea haur, nerabe eta nagusiekin gerta daitezkeen indarkeria-, intolerantzia- eta diskriminazio-egoerak, hala kirol federatuaren jardueraren esparruan nola kirol-arloan, eta, halakorik gertatuz gero, haiei modu eraginkorrean aurre egitea.
APLIKAZIO-EREMUA
Jarraibide hauen aplikazio-eremua hedatzen da Euskadiko Federazioaren jardueretan parte hartzen duten pertsona fisiko eta juridiko guztietara.
KONFIANTZAZKO PERTSONA ETA BABES-ORDEZKARIA
Euskadiko Federazioak, gutxienez, pertsona bat eduki beharko du konfiantzazko pertsonaren lanak egiteko federazio-eremuko indarkeria-, intolerantzia- eta diskriminazio-gaietan, eta adingabeak babesteko ordezkari-lanak egiteko. Pertsona hori arduradun teknikoa izango da pauta horiek bete daitezen, eta arduratuko da jarraibideok dinamiza daitezen eta ondo funtziona dezaten. Nahitaez, prestakuntza izan beharko du kirol-arloko indarkeria-, intolerantzia- eta diskriminazio-gaietan; baita Haurrak eta Nerabeak Guztiz Babesteko ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoak eskatzen duen gutxieneko prestakuntza ere. Bera arduratuko da edozein salaketa modu konfidentzialean artatzeaz eta dagokion jarduera-prozedura dinamizatzeaz.
Funtzio biak pertsona berak betetzen dituen kasuan, hau da entitateko konfiantzazko pertsona eta babes-ordezkaria:
- MERITXELL PAGADIGORRIA
- Telefonoa: 94 473 51 25
- Helbide elektronikoa: EHSF@EUSKALSURF.COM
JARDUTEKO PROZEDURA
Kasuren baten susmorik izanez gero, edozein pertsona jarri ahal izango da harremanetan Euskadiko Federazioko konfiantzazko pertsonarekin eta babes-ordezkariarekin goian adierazitako kanalen bidez; adierazi ahal izango du zer kezka duen, eta egoera arinak ebatzi ahal izango ditu, edota zalantzak kontsultatu.
Era berean, nahi duten pertsonek edo konfiantzazko pertsonek eta babes-ordezkariek aukera izango dute zuzenean harremanetan jartzeko “Zure Taldekoak Gara” Eusko Jaurlaritzak eta Basque Teamek sortutako zerbitzuarekin; izan ere, zerbitzu hori sortu da prebenitzeko indarkeria, sexu-jazarpena eta jazarpen sexista, eta haur, nerabe eta emakumeak artatzeko, eta gai horiei buruzko aholkuak emateko. Zerbitzu horretan, entzun egingo diete, eta adieraziko diete zer baliabide dauden kasu bakoitzerako.
- Telefonoa: 688 671 000
- Helbide elektronikoa: zuretaldekoakgara@euskadi.eus
- Web-orria: https://www.euskadi.eus/web01-a1kirsex/eu/
Behin egoeraren egokitasuna eta larritasuna aztertuta, prozedura informal edo formal bat hasi ahal izango da; betiere, zerbitzuarekin harremanetan jarri den pertsonaren adostasunarekin.
Prozedura informal bat hastea.
- Egoerak: jokabideek falta arinak eratzen dituztenean, salbu biktimak uste badu komeni dela zuzenean jotzea prozedura formalera, edo jokabideak errepikatzen segitu ahal badu.
- Helburua: arazoa estraofizialki konpontzea, edo ez bilakatzea kirol-arloko indarkeria-, intolerantzia- eta diskriminazio-auzia.
- Amaiera: alderdien artean, kexa ebazteko akordioa dagoenean.
Prozedura formala hasiko da dagokion salaketa aurkezten denean. Salaketa hori biktimak berak aurkeztu ahal izango die Euskadiko Federazioko konfiantzazko pertsonari eta babes-ordezkariari edota Zure Taldea Gara zerbitzuari; era berean, salaketa hori beste edozeinek ere jarri ahal izango du, baldin eta kirol-arloko indarkeria-, intolerantzia- edo diskriminazio-egoera baten berri edo susmoa badu.
Kasua KIIDDB Kirol-arloko Indarkeriaren, Intolerantziaren eta Diskriminazioaren kontrako Diziplina Batzordera bideratuko da.
- Egoerak: jokabideek falta astunak edo oso astunak eratzen dituztenean, edo biktimak, prozedura informal batetik igaro ondoren, ez duenean konponbiderik lortzen edo salatutako jokabideak behin eta berriz gertatzen direnean.
- Helburua: salaketari buruzko ikerketa-prozesu formal bat garatzea.
- Amaiera: salaketa artxibatzea, edo diziplina-neurriak edo –hala badagokio– neurri zuzentzaileak ezartzea, bai Federazioko diziplina-araubidean, bai egitateak gertatu diren entitateko lan-harremanen edo boluntariotza-harremanen eremuan.
KIROL-ARLOAN INDARKERIA, INTOLERANTZIA ETA DISKRIMINAZIOA PREBENITZEKO ETA ZEHATZEKO TRESNAK
Hartutako neurriak eraginkorrak izan daitezen, tresna hauek diseinatu dira:
- Euskal Herrio¡ko Surf Federazioaren eta Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzaren arteko lankidetza-akordioa.
- Jarduera fisikoaren eta kirolaren arloan indarkeria, intolerantzia eta diskriminazioa prebenitzeko eta zehatzeko erregelamendua
ZABALKUNDEA
- Informazio-zirkular bat bidaliko zaie federazioko egitura osatzen duten pertsona guztiei, lurralde-federazioei, federazioa osatzen duten klub eta kirol-elkarte guztiei, eta federazioak eskura dituen duten pertsona federatuen gainerako kontaktuei. Zirkular horretan, jakinaraziko da onartuta daudela, bai jarduteko jarraibide hauek, bai eraginkortasunez aplikatzeko lankidetza-akordioa.
- Federazioaren webgunean, leku nabarmen batean, espazio espezifiko bat sartu da, elementu hauek jakinarazteko:
- Zer jarduketa-jarraibide bete behar diren kirol-arloko indarkeria-, intolerantzia- eta diskriminazio-ekintzen aurrean, eta zer dokumentazio sortu den prebenitzeko adingabe eta emakumeen kontrako egoerak, eta haien aurrean jarduteko.
- Nor den entitateko konfiantzako pertsona, eta nola jarri harremanetan harekin (telefonoa eta posta elektronikoa).
- «Zure Taldekoak Gara» zerbitzuko telefonoa eta informazioa, web esteka txertatuta.

