Datorren astelehenean, urriaren 19an, Surf Entrenatzaile I. Mailako ikastaro berrian izena emateko epea irekiko da.
Izen-ematea ONLINE egingo da, honako esteka honen bidez:
🔗 https://harrobia.net/es/cursos/entrenador-a-surf-ni/
Astelehenean, 10:00etatik aurrera, izena emateko botoi bat egongo da eskuragarri webgunean.
Prest izan honako dokumentazio hau:
- Federatu-zenbakia. Oraindik ez baduzu, hemen lor dezakezu: https://euskalsurf.eus/federate/
- NANaren fotokopia
- Argazki bat
- Espediente akademikoa, IKASGUNEtik deskargatua, PDF formatuan. Bestela, dagokion tituluaren kopia konpultsatua bidali edo ekarri.
• • 90 €-ko ordainketaren egiaztagiria.

