Skip to content Skip to footer

Emakumeak Eredu-ren eskutik aitortza jaso du EHSF-ek

Euskal Herriko Surf Federazioak ekainaren 20an aitortza berezia jaso zuen Mujeres Referentes Emakumeak Eredu erakundearen eskutik, berdintasunaren arloan egindako lanagatik.

EHSF aitzindaria izan zen txapelketetan sarietan eta lehiatzeko baldintzetan erabateko parekidetasuna ezartzen. Era berean, Federazioen Batasunarekin elkarlanean aritu da Berdintasun Plana prestatzen eta ezartzen, baita jarduera fisikoan eta kirolean indarkeria, intolerantzia eta diskriminazioa prebenitzeko eta zigortzeko Araudia lantzen ere.