ZER DA?
Profesionalen erregistro bat da eta honako lege honi erantzuten dio: 8/2022 Legea, ekainaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoan jarduera fisikoaren eta kirolaren arloko lanbideetan sartzeari eta jarduteari buruzkoa.
NORTZUK EGON BEHAR DUTE IZENA EMANDA?
Gorputz-hezkuntzako profesionalak*
Jarduera fisikoko monitoreak
Hastapenetako lehiaketa, hobekuntza eta goi-
errendimenduko entrenatzaileak
Erakundeetako kirol-zuzendariak
Langile boluntarioak
* Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak zuzenean bidaliko ditu gorputz-hezkuntzako irakasleen datuak EAEko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Profesionalen Erregistro berrira.
HELBURUAK ETA ONURAK
Jarduera fisikoa eta kirola egiten duten pertsonen segurtasuna eta osasuna bermatzea.
Erregistroa sarbide publikokoa da. Herritarrek modu anonimoan eta zuzenean erregistroa kontsultatu ahal izango dute.
EPEAK
2026ko urtarrilaren 1etik aurrera, Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera fisikoaren eta kirolaren profesionalen erregistroan izena emanda egotea nahitaezkoa izango da lanbidean jarduteko, ekainaren 30eko 8/2022 Legea betez.
Plataforma uneoro egongo da irekita altak, bajak edo aldaketak egiteko.

