Skip to content Skip to footer

Groseko Indarraren 25 urteurrenaren ekitaldi berezia Donostian

Aurten Groseko Indarra surf taldeak 25 urte betetzen ditu eta ospatzeko ekimen berezi bat antolatu dute.

Ekainaren 22an Surfatloian parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi dizuegu. Probak bi diziplina batuko ditu; arrauna eta korrika. Parte hartzaileek ibilbideko lehen zatian itsas zeharkaldia burutuko dute SUP edo surf taulen gainean arraunean. Bigarren zatia, aldiz, korrika burutu beharrekoa izango da.

Informazio guztia eta izen emateko aukera hurrengo web orrian aurkitu duzu: https://grosekoindarra.com/surfatloia-2025 . Biziki animatzen zaituztegu parte hartzera!