Aurtengo apirilean beste deialdi bat egingo dugu I. mailako Surfeko Entrenatzaile-ikastarorako. Ikastaro hau presentziazko bloke espezifiko batek, online bloke komun batek eta praktikek osatzen dute. Hona hemen informazio guztia:
-Sarbide froga: Apirilaren 17an
–Bloke espezifikoa: Apirilak: 18, 19, 25 eta 26. Maiatzak: 9 eta 10
(larunbata eta igandea presentziala)
–Bloke komuna (online): 2026/05/18 – 2026/06/13
(2026/06/13 presentziala Harrobia Ikastolan, Bilbon)
–Praktikaldia: 2026/06/01 – 2026/09/30
–Ikastaroaren prezioa: 825 € (%10ko deskontua emakumeentzat)
Matrikula baieztatzeko baldintzak: Matrikuletarako, dokumentu guztiak ondo bete eta entregatu behar dira. Honako dokumentuak beharrezkoak dira:
- NAN bi aldeetan dokumentu bakarrean.
- Federatu zenbakia.
- Ikasgunean deskargatutako esperiente akademikoa agiria.
- Ordainketa egiaztagiria (200€). ES05 3035 0062 39 0620061416 (IBAR EZKERRA IKASTOLAREN izenean). Transferentzian edo sarreran honako hau adieraziko da:NI_SURF_IZENA
- Formularioan dauden datu guztiak ondo bete behar dira.
- Konbalidazioak tramitatzeko: Konbalidazioarekin lotutako edozein tramite egiteko, zuzenean idatzi honako helbidera: kirolirakaskuntzak@harrobia.net.
Plaza kopurua: Guztira 20 plaza eskuragarri daude.
Izena emateko epea 2026/03/02-2026/03/09 Online
Dokumentazioa prest izatean osatu izen emateko inprimakia. Osatzeko, hemen sakatu

