Datorren urteko urtarrilean Surf NII Entrenatzaile ikastaroa hasiko da. Ikastaroa hiru atal nagusitan egituratuta dago: bloke espezifikoa, bloke komuna eta praktikaldia. Jarraian, ikastaroari buruzko informazio guztia aurkituko duzu:
- Izen-ematea: 2025/12/12 -2025/12/16 online edo Harrobia Ikastolan, Bilbon
- Hizkuntza: Gazteleraz
- Kokapena: Harrobia Ur-kirol Ikasgela, Gorliz eta Euskal Kirol Eskola, Getxo
Datak:
- bloke espezifikoa (aurrez aurre): 2026/01/12-2026/01/26
- bloke komuna (online): 2026/02/18-2026/05/30
- praktikaldia: 2026/02/16 – 2026/04/30
Ikastaro osoaren prezioa: 1325€
- Ordainketak 3tan banatuko dira: Matrikula, bloke espezifikoa eta bloke komuna.
- Emakumeentzat %10ko deskontua bloke espezifikoan.
- Bizkaiko Foru Aldundiko diru laguntza eskatzeko aukera egongo da
Ez galdu aukera eta izena eman!

