Skip to content Skip to footer

Entrenatzaile Kurtsoa 2.MAILA

Irailean 28an II Mailako Surf Entrenatzailearen ikastaro berri bat hasiko dela jakinarazten idazten dizuegu, Harrobia Ikastolan, Euskadiko Surf Federazioarekin elkarlanean. 

1.Bloke komuna hasiko da: Irailaren 28tik abenduaren 12ra. Guztia on-line 3 egun izan ezik: urriaren 24, azaroaren 28, abenduaren 12 (10:00-15:00) (Asistentzia derrigorrezkoa)
2.Bloke espezifikoa: urtarrilaren 11tik 25era (09:00tik 20:00ra)

Izen-emateko epea 2026eko irailaren 7tik irailaren 10era izango da, online Harrobiako wegunean ikusgai egongo da, ikastaroen barruan, kirol irakaskuntza atalaean.

  • Eransten dizuegu ikastroaren egutegia.
  • Prezioa: 1320€

Surfa natura-ingurunean egiten den kirol-jarduera da; horregatik, ikastaroak, entrenamenduak edo prestakuntza-jarduerak ematerakoan, ezinbestekoa da praktika behar bezala gainbegiratuko duten pertsona kualifikatuak egotea.

Ildo horretan, Surfeko II. mailako entrenatzaile titulazioa jarduera mota horietan gainbegiratze- eta ardura teknikoak hartzeko gaitzen duen titulazio ofiziala da.

Gainera, titulazio hori surf-jarduerarekin lotutako baimenak edo lizentziak emateko lizitazio eta prozeduretan eskatu ohi da. Era berean, beharrezkoa da I. mailako entrenatzaile berrien praktikak tutorizatu ahal izateko

Edozein zalantza izanez gero, idatzi e-mail bat kirolirakaskuntzak@harrobia.net edo deitu 944724366 telefono zenbakira.