Aurtengo apirilean beste deialdi bat egingo dugu I. mailako Surfeko Entrenatzaile-ikastarorako. Ikastaro hau presentziazko bloke espezifiko batek, online bloke komun batek eta praktikek osatzen dute. Hona hemen informazio guztia:
Sarbige froga: 2025/04/04 Debako hondartzan (arratsaldez, momentuz ez dakigu ordutegi zehatza, itsasoaren arabera erabakiko dugu)
Bloke espezifikoaren datak: 2025/04/05-2025/05/10, presentzialki Deban
Bloke komunaren datak: 2025/05/21-2025/06/28 (online, azterketaren egunean izan ezik).
Praktikaldia: 2025/06/01-2025/10/31
Ikastaroaren prezioa: 825 € (emakumeentzat 10%ko deskontua).
· Izena emateko aurkeztu beharreko dokumentazioa:
1. Izen emateko fitxa beteta.
2. NANaren, AIZren edo pasaportearen fotokopia.
3. Karnet tamainako bi argazki (atzealdean izen-abizenak idatzita)
4. Ikasketa-espediente ofiziala (IKASGUNEA) edo DBHko tituluaren fotokopia konpultsatua.
5. Bloke komuneko arloak konpentsatzeko/baliozkotzeko kasuan (hori da TAFAD, SHEE edo Irakasle tituludunen kasua):
§ Espediente akademiko ofiziala edo TAFAD, SHEE edo MAGISTERITZA titulu konpultsatua.
6. Transferentzia ordaintzeko edo 90 euroko diru-sarrera egiteko agiria, kontu-zenbaki honetan:
ES05 3035 0062 39 0620061416 (IBAR EZKERRA IKASTOLAREN izenean). Transferentzian edo sarreran honako hau adieraziko da: NI_SURF_IZENA
30€ sarbide-proba, 60€ espedientea irekitzea (bloke espezifikotik deskontatuko dira).
90€ horiek ez dira inola ere itzuliko, salbu eta Federazioak deialdia bertan behera uzten badu.
Izena emateko epea 2025/03/17-2025/03/21 (ordutegia: 09:00etatik 14:00etara).
