Skip to content Skip to footer

Urteko lehenengoa Zarautzen

Egun bakarreko EUSKALSURF GAZTE ZIRKUITUKO txapelketa zoragarria utzi digu urteko lehenengoak zarautzen. Nesketan Saioa Ortega izan da txapelduna azpi 20ko kategorian, mutiletan aldiz, Ander Mendiluze azpi 16etan eta Alex Loidi azpi 20koetan.

Eguneko 9etan abiatu dugu eguna, marea jaisten ari zela. Baldintza politak izan ditugu, metro erdiko olatuak eta itsasoa erabat garbi. Unerik narrastuena itaasbeheran izan dugu Argiñano aurreko korrontearen ondorioz. Hala ere, ikuskizunak txapelketa bukaera arte iraun du. Orduantxe izan dugu unerik politena, marea igotzen ezker luzeez gozatzeko parada izan dugu. Goraipatzekoa izan da nesken finala. Saioa Ortega gailendu bada ere, Ane Ilarramendi, Sara Romeo eta Ines Municioren lana azpimarratzekoa izan da. Euskal surfa, eta bereziki emakumezkoetan, sasoian dagoen seinale. Mutiletan tentsioa izan da azken momentura arte, azpi 20ko finalean lehenengo postua dantza batean egon da Urko Zarraga eta Alex Loidiren artean, baina azkenean Loidiren olatu batek gauzak gipuzkoaren alde ipini ditu eta txapela gipuzkoan gelditu da.